Estitxu Fernandezen saioa urtarrilaren 18an

1-3 urteko haurren gurasoei eta interesa duen edonori zuzenduta, datorren urtarrilaren 18an, Zizurkilgo ikastolan,  Estitxu Fernandez psikologoak hitzaldia eskainiko du "1-3 urteko haurra ezagutzen" izenburupean. Adin tarte honetako haurraren garapena (garapen emozionala, autonomia ...) izango du hizketagai. 10:00etatik 12:00etara izango da hitzaldia.

Interesa duzuenok izena eman behar duzue aurretik, ikastolako idazkaritzan (943 692 321) edota webguneko formularioa beteta.