Alvaro Beñaran pedagogoak eta psikomotrizistak hitzaldia egingo du asteartean Zubimusun

Gure 2ZIA proiektuan, familia bidelagun izatea nahi dugu. Hori dela eta, familientzat hainbat hitzaldi antolatu ditugu ikasturte honetan. Oraingoan, Alvaro Beñaran izango dugu gure artean: asteartean, 18:00etan, Txermingo jangelan. Pedagogoa eta psikomotrizista da Beñaran, eta emango duen hitzaldian, haurraren garapenaren zentzua ulertzen lagunduko digu. Haurraren garapenean helduarekin izandako harremanen garrantziaz arituko da ere eta afektua eta mugak, heldutasun prozesuaren oinarriak izango ditu hizpide, besteak beste. Hizlariak euskaraz egingo du hitzaldia.

Esan bezala, asteartean, hilak 14, Txermingo jangelan arratsaldeko 18:00etan.

Ez galdu aukera eta etorri hitzaldira, bertan itxarongo zaitugu.