“Behi zoriontsuaren errezeta” antzezlana ostiralean

Zubimusu Ikastolak eta Mahi-Mahi by Askora-k antolatuta “Behi zoriontsuaren errezeta” antzezlana ikusi ahalko da ostiralean Villabonako Gurea zineman. Tyl-Tyl antzerki konpainiak taularatuko du lana, 11:00etatik aurrera.

“Behi zoriontsuaren errezeta” istorioa Pury Estalayo aktoreak egokitu du antzerkirako, eta Daniel Lovecchiok zuzendu du. Lore 2017an Zuhaizpen jaiotako behiaren istorioa kontatzen da antzezlanean: “Karmelo Bizkarra doktoreak mundura irteten lagundu zion eta txikitatik izan da aurkeztua gure gizartean. Istorio bete bat da, 0 urtetatik hasi eta 103 urtera arteko haurren osasuna zaintzea helburu duen gida bat da; hau da, adin mugarik gabe. Bertan, Zuhaizpeko osasun metodoan oinarritzen diren lau oinarriak biltzen dira: elikadura osasuntsua, arnasketa kontzientea, emozio kudeaketa eta naturarekiko kontaktua.

Antzezlan honen bidez jarrera osasuntsu batean oinarritzen den hezkuntza bat helarazi nahi da, eguneroko bizimoduan ohitura osasuntsuek duten garrantzia azpimarratuz.