Lilatoian ere Korri, punpa, ttak!

Urte berezia ari da izaten aurtengoa Zubimusu Ikastolarentzat, hainbat urtetako lanaren ondoren, azkenean, Kilometroak jaia antolatzea egokitu baitzaigu. Hainbat izan dira dagoeneko Kilometroak jaiarekin lotuta egin ditugun ekintzak, baina beste ekintza asko geratzen zaizkigu oraindik jaiaz eta urteaz gozatzeko, igandean egingo dugun Kilometroak Txikia jaia, adibidez.

Horrez gain, eta datozen asteetara begira jarrita, Lilaton lasterketa izango da beste zita garrantzitsu bat Gipuzkoan eta Euskal Herrian zehar gure jaia eta Korri, punpa, ttak! leloa zabaltzeko.

Oraindik izena eman ez duzuenoi zera eskatu nahi dizuegu: Ikastolara deitu eta bertan izena ematea. Izan ere, Lilatonaren baitan ematen den sarietako bat talde handienari ematen zaiona da. Saria eskuratzea eta Zubimusu eta Kilometroak jaiak han eta hemen entzutea da saria honekin eskuratu nahi duguna. Dagoeneko izena emanda duzuenok ikastolako talde bezala azaltzeko aukera ere baduzue, horretarako deitu Ikastolara eta bertatik egingo dugu aldaketaren tramitazioa.

Beraz, Lilaton proban parte hartzekoa bazara eta oraindik ez baduzu izenik eman, jarri gurekin harremanetan ikastolatik antolatuko dugun taldean izena emateko. Kontuan izan dagoeneko izena eman duzuenok ere aukera hori duzuela. Bestetik, lasterketan parte hartuko duzuen guztioi, Lilaton lasterketaren aurretik aterako dugun talde argazkira etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Edozein zalantza izanez gero, deitu edo gerturatu ikastolako idazkaritzara.