Senegal ezagutzen Modourekin

Lehengo asteazkenean 6.mailako ikasleek oso bisita berezia izan zuten. Villabonan bizi den Modou Senegaldarra hain zuzen ere, jarduera hau, ikasleak 6.mailan burutzen ari diren proiektuaren barnean txertatu dute. Bertan, Senegaleko errealitatea hobekiago ezagutzeko aukera izan dute, horretarako, ikasleek galdera zaparrada egin diote Modouri eta bide batez beraien proiekturako oso baliagarria den informazioa jaso dute. Adierazgarria izan da ikasle eta Modouren artean sortutako giro polita. Errepikatzeko modukoa!!