Ioritz Elgorriagarekin malabareak ikasten

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Ioritz Elgorriaga ikasle ohiaren bisita izan dute gorputz hezkuntzako saioan. Malabareak lantzen ari dira eta malabaretan, zehazki, "deabru makilekin" oso abila da Ioritz. Erakustaldi bat egin zuen ikasleen aurrean, eta horiek nola erabili behar diren noiz eta non ikasi zuen ere kontatu zien. Ikasleak oso gustura ibili ziren eta asko eskrtu zuten Ioritzen bisita.