Mendi irteera Aizkardirekin Leitzako Urepelera

Aizkardi mendizale elkarteko Ttonttorrez Ttonttor sailak antolatuta Leitzako Urepelera irteera egongo dute igandean, otsailak 16. Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian elkartuko dira, 09:00etan, eta kotxeetan egingo dute Leitzara arteko bidea. Egun erdiko irteera izango da. Gogoratu irteeran parte hartu nahi duten umeek guraso edo arduradun batekin joan beharko dutela.