Bazkaldu jangelan ikasleekin batera!

Zubimusuko jangela kudeatzen duen Mahi-Mahi enpresak ostegunetarako antolatzen dituen ekintzen barruan, gurasoei zuzendutako bat antolatu du martxoaren 5erako, osteguna: Familiekin bazkalduz ekintza, zehazki.

Hala, familiei gonbidapena luzatzen zaie ostegun horretan Mahi-Mahi jantokira bazkaltzera etorri eta ikasleekin nahastuta bazkaltzeko. Haurrek egiten duten moduan, esperientzia guztia zuzenean eta lehen pertsonan bizitzeko aukera izango dute hala nahi duten gurasoek: Kaitokian taldeak egin eta izango dituzten rolen koloreak erabaki (ikasleekin nahasturik), zubixkan exeri eta bazkaltzera joateko deia egin arte itxaron eskuak garbitzen dituzten bitartean… Bakoitzak duen rolarekin bazkaltzera sartzeko deitzen dietenean bakoitzak bere eginkizunak bete beharko ditu eta, ondoren, lasai bazkaldu… Eta behin jantokiko esperientzia bukatzean jolastokira jaitsiko dira bertako ekintzetan parte hartzera!

Guztira sei gurasorentzako lekua egongo da, eta parte hartu nahi duenak idazkaritzan jakinarazi behar du, bertaratuta, zubimusu@ikastola.eus helbidera mezua bidalita edo 943 69 23 21 telefonoa deituta.

Animatu eta etorri Mahi-Mahi jantokia ezagutzera!