Hezkuntza ereduen garrantzia

Donostiako San Telmo museoan Hezkuntza ereduen garrantzia gizartearen eraikuntzan izeneko jardunaldiak egin zituzten martxoaren bukaeran. Ikastolen Elkarteak ere parte hartu zuen, hain zuzen ere, gaiaren inguruan eragileen artean izan zen mahai inguruan. EHIko lehendakari Koldo Tellituk hitz egin zuen Ikasatolen Elkartearen izenean. Berarekin batera, mahai inguruan parte hartu zuten Sortzen Ikasbatuaz elkarteko Begoña Bitorikak eta Ikasle Abertzaleetako ordezkari Amaia Muguruzak. Moderatzaile lanetan HUEZIko Marian Bilbatua aritu zen.

Hamaika Telebistak hitzaldia grabatau eta emititu egin zuen. Gaia interes handikoa denez, osorik ikusteko aukera duzue hementxe.

Irakurri gehiago