Ibilaldi neurtua Donostian

Aizkardi mendizale elkarteko Ttonttorrez Ttonttor sailak igande honetan Donostian egingo den eskolarteko ibilaldi neurtuan parte hartzeko deia egiten du. Izena emateko 665 731 464 telefonora deitu behar da, osteguna baino lehen. Parte hartzaileak 08:30ean elkartuko dira Villabonako Olaederra kiroldegian eta kotxeetan joango dira Donostiara. Egun erdiko irteera izango da. Gogoratu umeak guraso edo arduradun batekin etorri behar duela irteerara.