Zuzendaritzaren oharra COVID-19aren inguruan

Gaur egun bizi dugun egoera kontuan hartuta, ikastolako langileriak etxetik lan egingo du. Irakasleek, ikasleekin email bidezko komunikazioa erabiliko dute (LH4tik aurrera) eta bertatik egingo diete jarraipena.

Zuzendaritza eta administrazioa ere etxetik arituko da, beraz, ikastolarekin komunikatu ahal izateko bi bide izango dituzue: bat, ikastolako mugikorrera deituz: 688677819 eta bi, emaila erabiliz: zubimusu@ikastola.eus. Lehentasunezko edo presazkoa den zerbait beharko bazenute bi bide horietatik egin dezakezue.

Bestelakorik egon ezean, horrela funtzionatzen jarraituko dugu egoera bere onera etorri arte.