Beka deialdia

2020-2021 ikasturterako Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen ikasketetarako diru laguntzak edo bekak eskatzeko epea irekita dago. Eskariak aurkezteko azken eguna azaroak 9, astelehena, izango da, ikastolako idazkaritzan.

AURREKO URTEAN ESKAERA EGIN ZUTEN ikasleen inprimakiak seme-alaben bidez banatuko zaizkizue. Baita beka ukatu zitzaienei ere. Hala, eskaeran dauden datu guztiak zuzenak badira, beka onartzeko bi aukera dituzue:

  1. Etxetik onartzea, idazkaritzara etorri gabe. Hezkuntzako webguneko BEKA ONARPENA atalean sartuta. Eskaeraren atzealdean agertzen den "egiaztatze kodea" erabili beharko duzue. Ikastolatik bide hau erabiltzea gomendatzen dizuegu.
  2. Eskaera orria sinatu eta tutoreari emanda.

Eskaerako daturen bat aldatu behar bada, inprimakian zuzendu aldatu beharreko datua eta dokumentua sinatu ondoren tutoreari eman. Egindako aldaketa justifikatzeko dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da: errolda, familia ugariaren ziurtagiria...).

COVID 19: Alarma egoerak familiaren egoera ekonomikoan eragina izan badu, beka eskaeran adierazi daiteke. Dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da justifikaziorako.

BEKA ESKAERA BERRIA egin behar dutenek, idazkaritzan edo honako loturan eskuratu dezakete informazioa: HEZKUNTZA BEKA. Eskaera online tramitatu badezakezue ere, eskaera berri guztiak idazkaritzan aurkeztu behar izaten direnez, eskaera egiteko idazkaritzara etortzea gomendatzen dizuegu.

Eskaerak aurkezteko azken eguna azaroaren 9a, astelehena, izango da, ikastolako idazkaritzan. Gogoratu idazkaritzako ordutegia: 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara. Edozein zalantza duzuela, galdetu idazkaritzan.