IGANDEAN, zatoz mendira!!

Ibilaldi neurtua antolatu du Zubimusu Ikastolak igande honetarako Zubimusu Ikastola ha organizado una marcha regulada para este domingo

Mendi irteera antolatu du Zubimusu Ikastolak igande honetarako. Ibilaldi neurtua urtero egin ohi da Ikastolaren Kultur Astearen baitan. Aurten, otsailaren 1ean zen egitekoa baina eguraldi txarra tarteko, atzeratzea erabaki zuten. Hitzordua, beraz, igandean, maiatzaren 24ean izango da.

Parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte, ibilaldi luzea eta laburra egingo baitira.

Irteera luzeak hiru orduko iraupena izango du. Zizurkilgo Zubimusu Ikastolan izango da irteera goizeko 9:30ean eta Alkiza, Larraul, Asteasu eta Zizurkildik igaro ostean, Villabonako Txermingo ikastolan amaituko da ibilbidea.

Irteera motza hautatzen dutenek, berriz, irteera ordua goizeko 10:30ean izango dute. Zizurkilgo Ikastolatik aterako dira eta Zizurkil eta Villabonatik buelta eman ostean, Txermingo Ikastolara iritsiko dira.

Ibilaldi laburra haurrekin egiteko aproposa da.

zubimusu@ikastola.eus helbidera idatzita eman daiteke izena. Hala ere, ez da beharrezkoa izena ematea. Nahikoa da igandean 9:30ean edo 10:30ean irteerara agertzea.

Ibilaldia irekia da eta Zubimusu Ikastolak villabonatar eta zizurkildarrak, ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoekin batera, parte hartzera animatzen ditu.

Zubimusu Ikastola ha organizado una marcha regulada para este domingo. Cada año se incluye esta salida dentro de la programación de la Semana Cultural del centro. Este año estaba prevista para el 1 de febrero. Sin embargo, debido al tiempo invernal, se decidió retrasar la actividad y la cita se ha fijado para este domingo, día 24. 

Quienes deseen participar tendrán que elegir entre el recorrido largo o el corto.

El trayecto más largo tendrá una duración de unas tres horas. La salida será a las 9.30h. en la Ikastola Zubimusu de Zizurkil y transcurrirá por Alkiza, Larraul, Asteasu y Zizurkil antes de llegar a meta, en la Ikastola de Villabona, en Txermin.

Quienes opten por el recorrido corto saldrán a las 10.30h. de la Ikastola Zubimusu de Zizurkil. Recorrerán Zizurkil y Villabona y darán por terminada la marcha en el centro de Txermin, en Villabona.

El recorrido corto es idóneo para hacerlo con los niños. 

Se puede hacer la inscripción escribiendo a zubimusu@ikastola.eus pero no es necesario inscribirse. Basta con presentarse al lugar de salida, es decir, a la Ikastola de Zizurkil, a la hora indicada.

Esta marcha está abierta a toda la gente que quiera participar. La Ikastola anima a todos, así como a alumnos, profesores y padres.