Jostailu bilketa

Jasotzen diren jostailu guztiak Amasa-Villabonako Elkartasun Sareari eta Zizurkilgo Udalari emango zaizkio. Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak egoera zaurgarrian dauden familien artean banatuko ditu jasotako jostailuak, eta Zizurkilgo Udalak jostailu truke azokan utziko ditu. Trukean hartzen ez diren jostailuak Zizurkilgo udalak gordeko ditu (kasu honetan ez da trukerik egongo, Zubimusuk dohaintzan emango baitu jostailu guztiak).

Herritik herriarentzat

Zubimusu Ikastolak bat egin nahi du beste behin Amasa-Villabonan eta Zizurkilen herritarrei begira antolatzen diren egitasmoetan. Are gehiago aurtengoa bezalako urte zailean. Elkarri laguntzea, kontsumo arduratsua bultzatzea, dohaintza, birziklapena eta lankidetza lehen pertsonan biltzeko aukera izango dute beste behin Zubimusuko ikasleek zein komunitate osoak egitasmo honekin.

Horregatik, komunitate osoari dei egiten zaio etxeko armairuan azken denboraldian erabili gabe dauden jostailuak jaso eta ikastolara edo abenduan 12an Errebote plazara eramateko.

Jarrai dezagun elkar laguntzen