Marimatrakak ipuin bilduma ezagutzen

Mahi-Mahi-ko lagunek opari zoragarria egin digute, eta Elkar argitaletxearekin batera "Marimatrakak" ipuin bilduma ezagutu ahal izan dute LH2ko ikasleek. Ana Jaka albumaren sortzailea gurean izan da, eta liburuek duten magiaz eta ematen dizkiguten onurez gozatzeaz gain, liburu bat sortzearen atzean dagoen arakatu ahal izan dute ikasleek. Ikasitakoa praktikan jarriz, liburu bat sortzeko aukera izan dute eta horretan jardun dute egun hauetan. Izugarrizko interesa azaldu dute ikasleek, eta buru belarri jardun dute beraien liburua sortzen.