Urtxintxa Proiektua

URTXINTXA proiektua Haur Hezkuntzako 3-6 ziklora zuzenduriko proiektua da.

HH 2. etapako helburua, haurrak bere ikaste-prozesuaren protagonista izatea da, ziurtasun afektiboa bermatzea, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena garatzea, hizkuntzetan eta adierazpideetan komunikatzeko gaitasunak garatzea eta autonomia bultzatzea.  Gaitasun horien guztien garapena bultzatzeko, URTXINTXA PROIEKTUA  da gure eguneroko lanerako tresna.

PROIEKTUAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

Urtxintxa, haurra bere osotasunean ulertzen duen proiektua da, eta haurrak dauzkan gaitasunetan sinesten duena. Proiektua, ikuspegi globalizatzaile batetik, 3-6 urte bitarteko haurraren garapen-eremu guztiak elkarrekin lantzeko aukera ematen du, beti ere interes-gune baten inguruan txertatuz.

Urtxintxa proiektuaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Gaitasunen garapenean oinarritua dago.
  • Ikaskuntza esanguratsua eta ikasle aktiboa bultzatzen du.
  • Aniztasuna errespetatzen du.
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua  dago.
  • Jatorrizko haur euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezitzen duena.
  • Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egingo duena.

METODOLOGIA

Urtxintxa proiektua ikuspegi globalizatzaile batetik, haurraren garapenaren alderdi guztiak elkarrekin lantzeko aukera ematen du.

Haurrari, testuinguru baten barruan, zentzua eta funtzionaltasuna izango duten jarduerak proposatzen zaizkio. Proposamenaren bidez ikasketa esanguratsuak sustatu nahi dira, horregatik, haurraren bizitzarekiko, esperientziarekiko eta interesekiko lotura egiten da. Horretarako, kontuan hartzen da ekintzaren eta jolasaren garrantzia, eta izaera ludikoa duten hainbat jarduera txertatzen dira proposamenean.

Haurra bere ikaste-prozesuaren protagonista izan dadin, Urtxintxa proiektuak, garrantzia ematen dio esplorazioa, manipulazioa eta jolasari.  Haurrak berez daukan esperimentatzeko, sortzeko, ekiteko eta eguneroko jardunean erabakiak hartzeko joera hobeto bultzatzeko, gela txokoetan banatzen da.

  • Harrera Txokoa
  • Eraikuntza Txokoa
  • Plastika Txokoa
  • Hizkuntza Txokoa
  • Adierazpen Sinbolikoaren Txokoa