Eleanitz

Eleanitz proiektua 1991 urtean abiatu zen euskal hiztun eleanitzak hezteko helburuarekin. Helburu hori bete ahal izateko, euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun baten baitan bildu ziren.

Eleanitz-English eta Eleanitz-Français proiektu zabal horren adarrak dira, eta honako ezaugarriak dituzte:

  • Ingelesaren ezartze goiztiarra: 3 urtetik aurrera.
  • Frantsesaren ezartzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik aurrera.
  • Ekintzan oinarritutako ikuspegian sortutako ikasmaterialak eta proposamen didaktikoak: hizkuntzaren ikaskuntza ekintza esanguratsuak gauzatuz eta ekintza horiek besteekin partekatuz gauzatzen da (adb. ipuin dramatizatuak, ataza eta proiektuak, CLIL/EMILE).
  • 3-16 adin tarteetarako ikasmaterial progresibo eta koherenteak.
  • Irakasleen prestakuntzan eta garapen profesionalean ardaztua.
  • Irakaskuntza metodoen, ikasmaterialen eta irakasleen prestakuntzaren jarraipena eta hobekuntza barne- eta kanpo-ebaluazioen bidez.

Eleanitz proiektua Ikastetxean

Zubimusu ikastetxean, metodologia eta proiektu desberdinak aztertu ondoren, ELEANITZ aukeratzeko arrazoietako batzuk honokoak dira:

  • Gure hizkuntza eskakizunak bete ahal izateko bermea ematen duen proiektua delako.
  • Hemezortzi urteko esperientzia duen proiektua delako, 1991.ean abian jarri baitzen.
  • Proiektu bizia delako, etengabe berritzen eta osatzen ari dena. Europako herrialde askotan ezarri dutena.

Helburuak

  • Bi hizkuntza ofizial izanik, hirugarren bat era integratuan sartzea. Ikasleak derrigorrezko hezkuntza bukatzerako, hirugarren hizkuntza honen trebeziak bereganatuak izatea (idatziz eta ahoz oinarrizko komunikazioa)
  • Eskolan ikasgaia bat (gizarte, DBHn) ingelesez lantzeko adinako hizkuntza maila izatea. Ingelesaren egitura barneratzeaz gain, beste hizkuntzekiko dituen loturen zein desberdintasunen jabe izatea.
  • DBHn laugarren hizkuntza bat (frantsesa) hautazko izatea.

Zer egiten dugu?

  • Ingelesaren sarrera goiztiarra bultzatu Ingelesa 3 urterekin hasten dira ikasten gure ikasleak.
  • Ikasleak DBHko hirugarren mailan (13 urterekin) Gizarte ikasgaia ingelesez ikasteko gai dira.

Atzerriko lehen hizkuntza ingelesa da eta hauek dira helburuak:

  • Ikasleak gai izatea ahozko eta idatzizko harremanak ingelesez mantentzeko elkarren arteko komunikazio arrunt batean.
  • Erabiltzea ingelesa transmisio-hizkuntza bezala aldez aurretik seinalatutako eskola-gaiak jorratzeko.
  • Gai izatea ingeles hizkuntzari buruzko analisi gramatikalak egiteko, halaber hizkuntza honek beste hizkuntzekiko dituen erlazio eta interferentziak aztertzeko.

Atzerriko bigarren hizkuntza frantsesa da eta hauek dira helburuak:

  • Ikasle guztiak frantsesez, gutxieneko batzuetan komunikatzeko gai izan daitezen bermatzea, ahoz zein idatziz.
  • Hizkuntzari buruzko analisi gramatikalak egiteko, halaber hizkuntza honek beste hizkuntzekiko dituen erlazio eta interferentziak aztertzeko gai izan daitezen bermatzea.

IKASMATERIALA

Eleanitz proiektuak ondoko ikasmaterialak eskaintzen ditu ingelesaren eta frantsesaren irakaskuntza-ikaskuntzarako:

Eleanitz English:

  • Ready for a Story (3 – 6 urte bitarteko ikasleentzat). Egilea: Josep Maria Artigal
  • The Adventures of Hocus and Lotus (6 – 8 urte bitarteko ikasleentzat).
  • Story Projects (8 – 10 urte bitarteko ikasleentzat).
  • The Explorers (10 – 12 urte bitarteko ikasleentzat).
  • EKI-Subject Projects (12 – 14 urte bitarteko ikasleentzat).
  • SSLIC – Social Sciences and Language Integrated Curriculum (14 – 16 urte bitarteko ikasleentzako Social Sciences eta English arloetarako ikasmaterialak)
  • Science for the contemporary world (16-17 urte bitartetako ikasleentzako ‘SCW’ arlorako Moodle bidezko ikasmaterialak).

Eleanitz Français:

  • En Français aussi! (12-16 urte bitarteko ikasleentzat).

http://www.eleanitz.org/