Kantujira

Kantujira 2015-16 ikasturtean hasi zen martxan. Gure herrian bazkal nahiz afal ostean, abesteko ohitura izan da beti, eta, betiko euskal kantuen ezagupen urriaz jabeturik, altxor hauek berreskuratzeari ekin genion. Honela, mendez-mende, etxez-etxe, belaunaldiz-belaunaldi eta ahoz-aho, guregana heldu diren euskal abesti tradizionalak ikasten hasi ginen.

Hilabeteko azken ostiralean biltzen gara jolas-ordua eta gero, eta herriko plaza desberdinetan abesten ditugu kantu hauek. Lehen Hezkuntzako ikasleak ateratzen dira abestera, hala ere, partaidetza irekia da, edozeinek du gurekin abesteko aukera; guraso, aiton-amon, herritar…

Helburuak:

  • Belaunaldiz belaunaldi guregana iritsi zaizkigun abestiak ikastea.
  • Abesti hauek guztiak denon nahiz bakoitzaren euskal identitatean duen garrantziaz hausnartzea eta jabetzea.
  • Euskal kultura balioestea
  • Gure testuinguruan proiektua txertatu eta herria ere partaide egitea.
  • Euskal abestiez gozatzea.

Metodologia:

           Musikako ikasgaian lantzen dituzte euskal abestiak, hilean bat ikasten dute gutxi gora behera.