Irakurlagun

AZALPENA

Maila ezberdinetako ikasleak bikoteka elkartu eta irakurketa saio bereziak antolatzean datza.

HELBURUAK

  • Irakurzaletasuna bultzatzea.
  • Maila ezberdinetako ikasleen arteko komunikazioa bultzatzea.
  • kasleen arteko laguntzan oinarritutako hezkuntza erraztea.
  • Ikasle nagusien autoestimua garatzea, ikasleen bilakaera baloratuz.
  • Irakurlagunari laguntza emateko konpromisoa eta ardura hartzea.
  • Irakurlagunari idatzizko testuen aurrean interesa piztea.
  • Aurreneko mailako ikasleen irakurketan aurrerapausoak ematea.
  •  Ikasleen ezaugarriak kontuan izanik, begirunean heztea.
  •  Irakurketa eta idazketaren irakaskuntzan gozatzea.

METODOLOGIA

Taldeak honela antolatzen dira:

  • LH6-LH3
  • LH5-LH2
  • LH4-LH 1

-IRAKURLAGUNTZAILEA eta IRAKURLAGUN BESOETAKOen arteko bikoteak egin.

-IRAKURLAGUN KONTRATUA osatu.

-Kasu batzuetan liburuak tutoreak aholkatzen ditu eta beste batzuetan irakurle berak.

-Leku eta espazio aproposak bilatuko dira irakurketa saioak erosoak izan daitezen: liburutegia, psikomotrizitate gela, jolastokia, parkeak, zelaiak…

-Lehenengo saioan nork bere burua aurkezten du: izena, maila, bizilekua, zaletasunak, eskolaz kanpoko ekintzak…

-Irakurketa saioa egin.

-Irakurketa saioetan aholku hauek ematen zaizkio irakurtzaileari:

  • Arreta handiz irakurri.
  • Poliki-poliki irakurri.
  • Ongi ahoskatu.
  • Doinua, soinuak eta keinuak “antzeztu”.
  • Marrazkiak erakutsi.
  •  Irakurlagunari noizbehinka ia ongi ulertzen duen galdetu.
  •  Bukaeran, zer gustatu zaion gehien eta gutxien galdetu.

-Eta aholku hauek irakurlagun besoetakoari;

  • Irakurlaguntzaileari kasu egitea.
  • Irakurketa une preziatu horretaz disfrutatzea.