Osasunkume

OSASUNKUME, drogamenpekotasun prebentziorako programa bat da.

Programa honen helburua bizimodu osasungarrirako ohiturak sustatzea da.

Bi zutabetan oinarritzen da:

  • Bizitzarako gaitasunak : Eguneroko jarduerari eta gainontzekoen laguntzari esker, norberak lortzen dituen gaitasunak izatea, eguneroko bizitzako egoerei eta zalantzei aurre egiteko gaitasunak izatea.
  • Ohitura osasungarriak sustatzea, indarra eginez tabakoaren eta alkoholaren kontsumoaren prebentzioan eta botiken erabilera arrazionalean. Higienea, elikadura, segurtasuna, jarduera fisiko eta atsedenarekin erlazionatutako ohiturak ere jasotzen dira beretan.

Topiko horiek neska-mutikoen sozializaziorako hiru esparru garrantzitsutan gurutzatzen dira: familia, eskola eta kalea.

Gurutzaketa horretatik, 36 gai (kromo) sortzen dira, gai horiek beste hainbeste istoriotan garatzeko Osasunkumeren albumetan.

Programaren xede guztiak www.osasunkume.net web orrian azaltzen dira.

www.solasegitekoipuinak.net  web orrian ere jolas interesgarriak daude haurrentzat, baita guraso eta irakasleentzat gomendioak ere.