Bertsolaritza

BERTSOLARITZA proiektuaren nondik norakoa azaltzean esan dezakegu proiektu honen helburu nagusia aho komunikazioa lantzea dela.

Hitzaren bidez egiten den jolasa eta komunikazio ekintza den aldetik, euskal kulturaren adierazpen garrantzitsua izan da  eta jarraitzen du izaten. Bertsogintzak ahozko adierazpidea hobetzea, hizkuntza aldetik sormena bultzatzea eta komunikatzaile onak hezteko beste zenbait ekarpen interesgarri ekar ditzake.

Funtzionamenduari dagokionez, espezialista, hau da, bertsolaria etortzen da gelara hamabostero. Espezialistek beraien formaziotik eman dezaketenaz gain, gelarako materiala ere erabiltzen dugu, liburu, CD eta DVD-z osatua.

Proiektuaren hartzaileak LHko 4. eta 5. mailako ikasleak dira. Gela bakoitzean bertsolariak ordubeteko saioa ematen du hamabostero lehen aipatu bezalaxe.Tarteko astean tutorea arduratzen da bertsolariak proposatutako zereginak ikasleek egin ditzaten

Ikasturte amaieran bertso emanaldia egiten da .

Orokorrean ikasleak gustura daude. Agian horietarikoren bat gaur edo bihar bertsolari txapelketetan ikus dezakegu eta ez ikusle moduan bakarrik oholtza gainean baizik.