Enjoy English

Ikastolen Elkarteko aisialdi eskaintzaren barruan, Enjoy English eskainiko dugu, hau da, udako oporraldian, ekainaren azken astean hasita, lau astez, jatorrizko ingeles hiztunak diren hezitzaileek gidatutako udaleku irekia antolatuko da. Hainbat ekintzaz gozatzeaz gain, gure kultura eta atzerriko beste kulturen arteko elkartrukea gauzatzeko aukera ematen duena, gure Eleanitz proiektuaren osagarri gisa.

Proiektu honetan 5 eta 11 urte bitarteko ikasleek har dezakete parte. Taldeak adinaren arabera antolatuko dira, alde batetik HH5 eta LH1-2ko ikasleak eta bestetik LH3-4-5-6koak.

HELBURUAK:

  • Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea
  • Ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez.
  • Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea.
  • Jolasaren bidez aurrez aurreko komunikazioan eragitea.
  • Jolasaren bidez talde harremana indartzea.
  • Bakarka zein taldean, ondo pasatuz ingelesez hainbat adierazpen kultural sortzea.
  • Jatorrizko ingeles hiztunak izango ditugula baliatuz, atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukea sustatzea.

JARDUERAK:

  • Astero proiektu bat landuko da.
  • Hilean zehar irteera bat egingo da.
  • Azken egunerako, show bat prestatuko dute.

Hau guztia bideratzeko asmoarekin, ikastolak atzerritik etorriko diren begiraleak jarriko ditu talde bakoitzarekin. Bestetik, koordinatzaile bat kontratatuko du familia eta begiraleen, nahiz proiektu arduradunen, arteko  bitartekari lanak egiteko. Bestalde, ikasle parte-hartzaileen familiek begirale bat etxean jasotzeko aukera izango dute programak irauten duen bitartean. Familia horiek ez dute matrikula ordainduko.