Skip to main content

FAMILIEN TALDE ERAGILEA (FTE)

Zubimusu ikastolan, familiei ikastolaren jardunean modu aktiboan parte hartu eta eragiteko aukera ematen dien foro edo bilgunea, Familien Talde Eragilea da.

Familien hausnarketa eta proposamenetarako gune izanik, ikastolaren egunerokotasun eta jardunean haien parte-hartzea areagotzeko bideak jorratzea du helburu; baita familien ikuspuntutik eta langileekin batera elkarlanean, ikastolako kideen arteko elkarbizitza giro positiboa eta ikasleen garapen prozesu hezitzailearen nondik-norakoa zehaztu eta aurrera eramatea ere.

           

 FUNTZIO NAGUSIAK:

Ikastolako Zuzendaritza Taldearekin elkarlanean, erronka, proposamen edo proiektuen eragile aktiboa izatea.

Artezkaritzako familia ordezkarientzako kontsulta eta sustengu izatea.

Etapako familia ordezkarien eta Zuzendaritza edo Artezkaritzako ordezkarien arteko komunikazio bide izatea.

Ikastolan antolatu daitezkeen jarduera edo ekitaldi berezietarako antolakuntzan familien parte hartzea bideratzen laguntzea.

Komunitateko kideak ikastolan aurrera eramten diren jarduera edo egitasmoetan parte hartzera animatzea.

Ikastolako elkarbizitza giro positiboa modu aktiboan sustatzea.

ETAPAKO FAMILIA ORDEZKARIAK

Ikastolako bizitzan eta funtzionamenduan, familien parte hartzea ahalbideratzeko helburuarekin, Zubimusu ikastolan Etapako Familia Ordezkariak ditugu.

 

 

Irudia
Irudia