Errigora HADI!!

 

Berriro dator ERRIGORA ekimena, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmoa duena, eta horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz.

Izan ere, merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean, “zona no vascofona” izendatutako euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu. Iazko kanpaina oso arrakastatsua izan zen, 8.000 kaxa saldu baitziren eta 112.000€-ko etekina lortu baitzen nafar hegoaldeko euskalgintzarako. Diru kopuru hori egoera larrian dagoen Lodosako ikastolara, AEKra eta Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekimenera bideratu zen.

Horretara dator NAFAR HEGOALDEKO UZTA, EUSKARARI PUZKA kanpaina. AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea, eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da kanpaina hau. 50€-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako kaxa bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak.

Eta merkatuko prezio berean, baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari esker.

Azaroaren 12a bitarte izango duzue eskaera egiteko aukera, hemen klik. Paperean bete nahiko bazenu idazkaritzan entregatuz, jaitsi inprimakia.

Kaxak jasotzeko eta ordainketa egiteko zuekin jarriko gara harremanetan.

Besterik gabe, jaso gure agurrik beroena.

TXOSTENA   |   INFORME
 
NAFAR HEGOALDEKO UZTA, EUSKARARI PUZKA!!
ZERTARA DATOR ERRIGORA? (euskaraz) ZERTARA DATOR ERRIGORA? (gazteleraz)