Ostiral honetan, zatoz!

Euskal kulturan hain garrantzitsuak diren abestiekin denon artean kantujira bat antolatuko dugu aurtengo ikasturtean.

Ikasturteko egutegiaren arabera, hilabeteko azken ostiraletan elkartuko gara Txistulari Plazan LH1etik LH6rako ikasleak kantu hauek abesteko asmoz.

Ordua 11:30ak inguruan izango da eta gonbitea denoi luzatua izango da, gurekin abestera animatu zaitezten (guraso, aiton-amon...). Egitasmo berri honekin denok elkarrekin gozatuko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.