Zubimusu Ikastola, Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoetan

“HEZKUNTZA LORALDATZEN. Etorkizuneko irakasleari begira” lelopean ospatuko dira Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoak eta Zubimusu Ikastolak ez dio hitzorduari muzinik egin. Bi saiok osatzen dituzte aurtengo jardunaldiak. Lehenengoa martxoaren 2an, aurreko ostiralean, izan zen eta bigarrena, hilaren 9an izango da.

Angels Domingo pedagogia doktoreak eman zien jardunaldiei hasiera, Bartzelonako Escalae institutuko kide eta irakasleen prestakuntzarako ‘Práctica Reflexiva’ plataformaren sortzaileak. Bidelagun izan zuen Federico Malpica pedagogia doktore eta Escalae institutuko zuzendaria.

Irakasleek eguneroko praktikaren gainean gogoeta egin eta gogoeta horren ondorioz ekintzak aukeratu eta praktikan jartzea proposatzen du Domingok, praktikaren gaineko gogoeta sistematikoa, irakaskuntzaren hobekuntzara zuzenduta.

Aurtengo Jardunaldi Pedagogikoak  25.enak dira eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituren esanetan, “pedagogiaz hitz egin, pedagogias hausnartu eta apustu pedagogiko berriei ekiteko foroa” dira jardunaldiak.

Martxoaren 9ko saioan, Francesc Imbernone irakasle izatearen inguruan arituko da. Aritz Anasagastik hezkuntza emozionala jorratuko dut, “irakaslearen alderdi profesionalari alderdi pertsona gehituz” eta azkenik MUko HUHEZI fakultateko Arantza Ozaetak eta Begoña Pedrosak etorkizuneko profesionalaren profilez hitz egingo dute.