“Mugak haurtzaroan” hitzaldia, martxoaren 20an

“Mugak haurtzaroan” hitzaldia antolatu du Zubimusu Ikastolak datorren martxoaren 20rako. Nerea Mendizabalek zuzenduko duen hirugarren saioa izango da. Hitzaldia Txermingo liburutegian izango da, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. Besteak beste, honako gaiak landuko dira: Zein da mugen zentzua? Beharrezkoak al dira? Zer dago arauak betetzen ez dituen haurraren atzean?
Hitzaldia 0-6 adin tartean haurrak dituzten familiei, eta interesa duen edonori, zuzenduta dago. Bertan parte hartzeko, martxoaren 16a baino lehen izena eman behar da. Horretarako, hainbat aukera dituzue: idazkaritzara deitu (943692321 Zentroa), ikastolaren web orrian sartu edo ondorengo link-a beteta: https://goo.gl/k16SDc