Gurasoentzat INKESTA

Dakizuen bezala, gure ikastolak “etengabeko hobekuntzan” oinarritzen du bere kudeaketa. 

Lan honetan, ezinbestekoa dugu gurasoek ikastolarekiko duzuen asebetetzea ezagutzea. Horregatik, gurasoei zuzendutako galdekizuna prestatzen dugu.

Galdekizuna ikastolako familia guztiei zabalduko zaizue urte berdinean, eta bi urtez behin burutuko da, aurrekoa 2015-2016 ikasturtean izan zelarik. Galdekizun honekin, dituzuen kezkak, beharrak, interesak… identifikatzen ditugu eta hauei erantzuten saiatzen gara, gure eguneroko jarduna hobetuz. Eta bi urtez behin burututa, zuen erantzunak landu, hausnartu, erantzunak eman… egiteko denbora gehiago izaten dugu.

Galdekizuna erantzuteko aukera ezberdinak dituzue. ONLINE INKESTA BETE NAHI BADUZU, KLIKATU HEMEN .  Paperea bete nahi baduzu, Zentroko idazkaritzan eskuratu ahal izango duzue galdekizuna.

OHARRAK:

  1. Galdeketa anonimoa da.
  2. Galdeketa seme-alabaren ikasmaila kontutan izanik erantzun behar da. Beraz, bi seme-alaba edo gehiago badituzu, seme – alaba bakoitzarena bete behar duzue.
  3. Galdera bakoitzari erantzun bakarra dagokio.
  4. 0tik 10era baloratu behar da galdera bakoitza, 0 izanik puntuaketa baxuena eta 10 altuena.
  5. Galdera multzo bakoitzaren hasieran dagoen  galdera orokorra ere (ilunduta azaltzen den galdera)  puntuatu behar duzue.
  6. Inkesta paperean erantzun bada, dagokion kaxan utzi behar da: Zentroan idazkaritzan, Txerminen 1. eta 2. solairuan eta Zizurkilen sarreran.
  7. Zuen seme-alabak ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuetako erabiltzaileak badira (jangela, goiz-txoko, trikitixa…) , hauei dagokien galdeketa ere erantzun mesedez. Galdeketa orokorra bezala “on-line” bete nahi baduzu,  KLIKATU HEMEN ZERBITZUEN INGURUKO INKESTA BETETZEKO edo fisikoan bete dezakezue.

Azpimarratu nahi dugu ezinbestekoa eta funtsezkoa dela zuen parte hartzea etengabeko hobekuntzaren kudeaketan jarraitu ahal izateko.

Galdekizuna erantzuteko azken eguna maiatzak 25a da.

Aldez aurretik mila esker.