"Ez dut zigortu nahi" hitzaldia, Nerea Mendizabalen eskutik

Zubimusu Ikastolak “Ez dut zigortu nahi” hitzaldia antolatu du datorren maiatzaren  22rako. Nerea Mendizabal psikopedadogogoak zuzenduko duen laugarren saioa izango da. Hitzaldia Txermingo liburutegian izango da, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. “Haurrak ikas dezan, duen jarreraren aurrean ondorio bat ezarri nahi zaio eta zigorrak jartzea beste armarik ez zaigu gelditzen. Hauek haurrengan duen eragina aztertu ondoren proposamen desberdinak jorratuko ditugu”.

Hitzaldia 0-6 adin tarteko haurrak dituzten  familiei, eta interesa duen edonori, zuzenduta dago. Bertan parte hartzeko, maiatzaren 21a baino lehen izena eman behar da. Horretarako, idazkaritzara deitu, 943 69 23 21 zenbakira, edo KLIKATU HEMEN IZENA EMATEKO