Eibar Kaskarotenearen alde

Eibar futbol taldeko jokalariek ere Ziburuko ikastolarekin bat egin dute. Hernani eta Ordiziako errugbilariek bezala, Paxkal EZKURRA pilotaria eta Aretz IGUINIZ Aviron-eko jokalariak egin duten bezala, eta Realeko jokalariek egin duten moldean, Mikel ARRUABARRENA, Jon ERRASTI, Jon IRAZUSTABARRENA “Txusta”, Txema AÑIBARRO, Dani GARCIA, Eneko BOVEDA eta Ander CAPA jokalariek, bakoitzak egun bateko 100 euroko isuna beren gain hartu dute. Horiekin batera, Gaizka GARITANO Eibarko entrenatzaileak ere bat egin du Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldeko kanpainarekin.

Jarraitu irakurtzen...