Skip to main content

Hezkuntza integrala eta 2ZIA

Zubimusu, 0-16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat hezkuntza integrala eta 2ZIA

2023/01/30
Irudia
udala

ZUBIMUSU IKASTOLA Amasa-Villabona eta Zizurkilen kokatzen den langile, familia, herritar eta eragile ezberdinekin lanean diharduen herri onurarako kooperatiba integrala da, irabazi asmorik gabekoa.

Euskal Herriko lurralde guztietako ikastolekin batera, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide gara. Ikastolok aintzindariak izan gara EUSKARA eta EUSKAL KULTURAren transmisioan, baita berrikuntza pedagogiko, eleaniztasun, ikasmaterialen sorkuntza, IKTen erabilera, irakasle eta langileen prestakuntza etab.etan.

Hezkuntza integrala eskaintzen dugu, 0 urtetik hasi eta 16 urtera arte.

Ikastola 2ZIA da gurea, ikasleek beren ezagutza, gaitasun eta konpetentziak garatzen laguntzeko hezkuntza-xede duena eta bizitzan zehar aurkituko dituzten egoera konplexuei irtenbide egokiak eman eta erantzukizunez ekin diezaieten, helburu duguna.

 

Arlo akademikoa lantzeaz gain, gure ikasleak pertsona bezala, bere osotasunean, heztea dugu helburu, mundura irekiak izango diren pertsona euskaldun eleanitz, aniztasunarekiko enpatiko, kooperatibo, autonomo, konpetente, osasuntsu eta kritiko eraikitzaileak formatuz.

 

EUSKALDUNA, MUNDURA IREKIA

Ikastolan euskaraz hezi eta bizi gara eta euskaraz bizi nahi dugu gure herrian. Euskaratik eta euskal kulturatik, eta gainontzeko kultura nahiz hizkuntzei irekiak. Euskaran ardazturiko eleaniztasunarekin eta Euskal curriculuma oinarri izanik.

Irudia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EUSKAL HERRIKOA

Euskal Herria bere osotasunean ulertzen eta lantzen dugu, Euskal Herri osoan hezkuntza euskalduna eta eredu propioa eskaintzen duten hezkuntza-erakunde bakarrenetakoak gara. EHIko ikastola guztiok parte hartzen dugun Elkartasun Kutxaren bidez, beharra duten ikastolak zein proiektuak laguntzen ditugu.

 

HERRIAN SUSTRAITUA

Heztea, ikastola eta familiaren betebeharra izateaz gain, herri oso baten ardura ere badela sinisten dugu. Horregatik, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo eragile desberdinekin elkarlanerako konpromisoa dugu.

Irudia

Azken albisteak

Irudia
VII.biltzarra.jpg
2024-04-19
Ekainaren 22an Iruñean ospatuko den Ikastolen VII. Biltzarra dela eta, aste honetan gure ikastolako langile nahiz familiekin bilerak egin dira VII. Biltzarreko dokumentuaren inguruan hausnartzeko.
Irudia
Ikasbidaia
2024-04-19
Aurten ere gure ikastolako DBH 4. mailako ikasleak kurtso amaierako bidaira joan ziren.
Irudia
HH tinko
2024-04-12
Gaurkoan HH4 eta HH5 urteko ikasleak Gurea zinema aretoan izan dira Tinkoren eskutik “Barraskiloa eta balea” filma ikusten. Izugarri gustatu zaie eta primeran pasa dute.