Guztion proiektua, guztion erronka

Ikastolen Elkarteak zabaldu duen mezua helarazten dizuegu Kilometroak 2018ren alde zuen ekarpena egin nahi baduzue eguraldi txarrak helburu guztiak betetzea eragotzi zuelako. Lagundu dezagun. 

GUZTION PROIEKTUA, GUZTION ERRONKA

Besoak zabalik hartu zituen, atzo, Urretxu-Zumarraga Ikastolak bertaratutako guztiak. Nahi izan zuen orok ikastolaren proiektua bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Ez ziren gutxi izan aukera hori baliatu zutenak, eta, modu inprobisatu batean, ikastola bera bilgune erakargarri bihurtu zen.

Kilometroetako kantari men eginez, denak galtzerdi eta guzti busti ziren atzokoan. Erronka irabazi genuen! Baina helburu guztiak betetzea eragotzi zigun euriak. Zu ere, eguraldiak atzera botata, etxean gelditu bazinen, baduzu Kilometroak 2018 honen alde zure alea jartzeko aukera.

Tantaz tanta eragin dezagun elkartasun uholdea!

Egin zure ekarpena Kilometroak 2018ren alde, honako kontu korronteetan:

3008 0158 3336 28544227 (Rural Kutxa)

2095 5001 0091 17322404 (Kutxabank)

3035 0027 7602 70053696 (Laboral Kutxa)