jangela

Zubimusuko jangela kudeatzen duen Mahi-Mahi enpresak ostegunetarako antolatzen dituen ekintzen barruan, gurasoei zuzendutako bat antolatu du martxoaren 5erako, osteguna: Familiekin bazkalduz ekintza, zehazki. Hala, familiei gonbidapena luzatzen zaie ostegun horretan Mahi-Mahi jantokira bazkaltzera etorri eta ikasleekin nahastuta bazkaltzeko. Haurrek egiten duten moduan, esperientzia guztia zuzenean eta lehen pertsonan bizitzeko aukera izango dute hala nahi duten gurasoek. JARRAITU IRAKURTZEN

Elikadura osasuntsua Mahi-Mahi jantokietako oinarri nagusietako bat da. Sukaldeko lan-taldeak plater osasuntsu, goxo eta maitasunez beterikoak egitearen arduradun dira. Horregatik, egunerokotasunean gure elikadura osasuntsu eta orekatua izateaz arduratzen den Mahi-Mahi sukaldaria ezagutuko ekintza antolatu du biharko Mahi-Mahik. Gainera, bere osagai sekretu kuttunenak lapikora bota, irabiatu eta azkenburu magiko bat ekarri du! 

Zubimusuko jangela kudeatzen duen Askora enpresak ostegunean bilduko ditu berriz ikasleak Mahi-Mahi piraten itsasontzian. Baina, lehen hiruhilekoan egin dituzten ekintzen laburpena ikusi nahi? Hasiera paregabea izan da, mila ekintza, gai-lanketa, hausnarketez… betea! Hementxe duzue laburpena: #1Hiruhilekoa

Ikasleen zentzumenak martxan jarri ditu hilabete honetan zehar Mahi-Mahik Zubimusun. Elikagai ezberdinak ukitu, sentitu, eta dastatzeko aukera izan dute ikasleek, dastamena zer den ezagutuz eta dastamenean mingainak duen garrantziaz jabetuz. Horrez gain, Go!azen telesailak ere izan du bere tartetxoa Mahi-Mahiren proiektuen eta ekintzen artean. Ikusi bi proiektuetako argazkiak.

Askotariko ekintzak egin ditu urrian zehar ostegunero Mahi-Mahi-k Zubimusun. Tai-way ekintza Taiwan-i buruz, Bikingoen kultura eta elikadura ezagutu, Amalurra besarkatuz haziak landatu zituzten, eta Azkenburuz blai izeneko ekintzan zaporeekin, testurekin, formekin eta osagaiekin esperimentatu zuten. Ikusi ekintza bakoitzari buruzko irudiak.

RSS - jangela-era harpidetu