Zizurkil

Altxor paregabea da baratza!

Ama lurra zainduz eta landuz, trukean beti jasotzen da eta guk jaso ditugu hainbeste mimoz egindako lanaren fruituak! Altxor paregabea da baratza!

Gau beltza Zubimusun

Gau beltzaren harira lanketa egin dute gaur Zubimusuko ikasleek. Kalabazak hustu dituzte eta arimen gauerako prestatu; gaztainak ere jan dituzte eta mozorrotu ere egin dira. Ikusi argazkiak.

0-2 bitarteko haurrentzat eskaintza

Covid 19ak eraginda egoera berezia ari gara bizitzen. Egoera honetara ahalik eta ondoen moldatu nahian gabiltza guztiok. Gure ikastolak 0-2 bitarteko haurrentzat eskaintza egiten du. Honen inguruan informazioa jaso nahi duzuen familiek lasai deitu 688677819 zenbakira edota zubimusu@ikastola.eus helbidera idatzi. Salbuespen egoera hau amaitzen denean, gure ikastolako ateak irekita izango dituzue eta, nola ez, ikastola bisitatzeko aukera izango duzue.

RSS - Zizurkil-era harpidetu