hezkuntza

Objektu bat, milaka ikaskuntza

Udazkeneko eguzki izpi goxoek barne espazioan maiz erabili ditugun blokeei ezaugarri berriak topatzen lagundu digute. Ikusi argazkiak.

Javier Bahón adituak hitzaldia egingo du astelehenean Zubimusuk antolatuta

“Gure seme alabek behar duten motxila” izenburupean hitzaldia egingo du Javier Bahón adituak astelehenean. 17:30ean izango da, Gurea zineman. Tuinnovas hezkuntzako berrikuntza eta coaching laborategiko burua eta nazioarteko hezkuntza metodologien dibulgatzailea da Bahón. XXI. mendeko herritarra izateak aurreko belaunaldietan behar ez ziren konpetentzia eta gaitasun batzuen garapena eskatzen du. Horregatik, familiek behin eta berriz entzuten badute ere gaur egun gazteek mundu ezezagun baterako prestatu behar dutela, ez dute ondo ulertzen zer esan nahi duen horrek. Hori guztia hobeto ulertzen lagunduko du Bahón-ek.  

Elkarrekin, hezkuntza eraldatzen

Etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara ikastolak hezkuntza eraldatzen. Hezkuntza paradigma berri bat abiatu dugu, martxan da Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, eta proiektu eraldatzaileak ditugu Haur Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren osteko ikasketarako ere. Eraldaketa ikastolan sartu orduko ikusten da, espazioak hezkuntzaren zerbitzura jarri baititugu, gelak bakarrik ez, ikastola osoa izan dadin hezkuntzarako. Irakasle talde sendoarekin, familia konprometituekin. Guztia elkarrekin ari gara aurrera eramaten. Hau ez da ikastola baten edo batzuen egitasmoa, guztiena baizik.

RSS - hezkuntza-era harpidetu