emakumea

Pello Mari Otaño bekak badu proiektu sariduna: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak aurkeztu duen Aitzondoren zirtotsari proiektua. Aiztondo bailaran izan den zirto tradizioa bildu eta ikertuko dute, eta haren aplikazioa proposatuko dute, Aiztondoko ikastetxeetan landu dadin. Jarraitu irakurtzen.

Zubimusu Ikastolako emakumeek Kilometroak jaiaren izenean parte hartu dute aurtengo Lilaton lasterketa. Horrez gain, "Zure irrifarra, nire indarra" egitasmoarekin bat egin dute, parekidetasuna, inklusioa, elkartasuna, kirola eta boluntariotza balioan jarriz. Ikusi argazkiak hemen.

Datozen asteetara begira jarrita, Lilaton lasterketa izango da beste zita garrantzitsu bat Gipuzkoan eta Euskal Herrian zehar gure jaia eta Korri, punpa, ttak! leloa zabaltzeko. Oraindik izena eman ez duzuenoi zera eskatu nahi dizuegu: Ikastolara deitu eta bertan izena ematea. Dagoeneko izena emanda duzuenok ikastolako talde bezala azaltzeko aukera ere baduzue, horretarako deitu Ikastolara eta bertatik egingo dugu aldaketaren tramitazioa.

RSS - emakumea-era harpidetu