euskal literatura

Atzo luxuzko bisita izan genuen ikastolan, JOXE MARI IPARRAGIRRE artista euskaldunaren oinordekoarena. Urretxuarraren hereniloba den Enrique Iparragirrek haren bizitzaren pasadizoak, abenturak eta bestelako anekdota ugari kontatu zizkien DBH 4ko ikasleoi. Poetaren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzen den honetan, aukera izan dugu era intimistago batean ezagutzeko. Ekintza honek, Euskal Literatura arloan lantzen ari garen euskal poesiagintza borobiltzeko balio izan digu, izan ere, Elizanburu eta Bilintx poetekin batera, Iparragirreren obra aztertu baitugu. Bejondeizula!

 

RSS - euskal literatura-era harpidetu