irteera

Aizkardi Mendizale Elkarteko Ttonttorrez ttonttor sailak eskiatzera joateko irteera antolatu du datorren astebururako, urtarrilak 25 eta 26. Iraupen-eski irteera izango da, Somport-era. Irteerari buruzko informazio gehiago emateko eta izen emateko bilera ostiral honetan da, urtarrilak 17, 20:30ean, Aizkardi Mendizale Elkartean. Haurrak guraso edo arduradun batekin joan beharko dira irteerara.

Aizkardi Mendi Elkarteko Ttonttorrez Ttonttor sailak irteera antolatu du iganderako, urriak 20. Azkoitian egingo den Eskolarteko Finalista Egunera izango da irteera. Villabonako Olaederra kiroldegitik 08:15ean abiatuko dira autoz Azkoitiara, eta egun erdiko irteera izango da. Izena emateko azken eguna ostegunean izango da, urriak 17, 665 73 14 64 telefonora deituta.

Azpeitira irteera egin dute ikasleek

Azpeitira egin zuten irteera atzo LHko 6. mailako ikasleek. Baita ederki gozatu ere! Tren Museoa eta Loiolako Santutegia bisitatu zituzten, besteak beste. 

RSS - irteera-era harpidetu