kirola

Aizkardi mendizale elkarteko Ttonttorrez Ttonttor sailak antolatuta Leitzako Urepelera irteera egongo da igandean, otsailak 16. Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian elkartuko dira, 09:00etan, eta kotxeetan egingo dute Leitzara arteko bidea. Egun erdiko irteera izango da. Gogoratu irteeran parte hartu nahi duten umeek guraso edo arduradun batekin joan beharko dutela.

Datozen asteetara begira jarrita, Lilaton lasterketa izango da beste zita garrantzitsu bat Gipuzkoan eta Euskal Herrian zehar gure jaia eta Korri, punpa, ttak! leloa zabaltzeko. Oraindik izena eman ez duzuenoi zera eskatu nahi dizuegu: Ikastolara deitu eta bertan izena ematea. Dagoeneko izena emanda duzuenok ikastolako talde bezala azaltzeko aukera ere baduzue, horretarako deitu Ikastolara eta bertatik egingo dugu aldaketaren tramitazioa.

Aizkardi Mendizale Elkarteko Ttonttorrez ttonttor sailak eskiatzera joateko irteera antolatu du datorren astebururako, urtarrilak 25 eta 26. Iraupen-eski irteera izango da, Somport-era. Irteerari buruzko informazio gehiago emateko eta izen emateko bilera ostiral honetan da, urtarrilak 17, 20:30ean, Aizkardi Mendizale Elkartean. Haurrak guraso edo arduradun batekin joan beharko dira irteerara.

Aizkardi Mendi Elkarteko Ttonttorrez Ttonttor sailak irteera antolatu du iganderako, urriak 20. Azkoitian egingo den Eskolarteko Finalista Egunera izango da irteera. Villabonako Olaederra kiroldegitik 08:15ean abiatuko dira autoz Azkoitiara, eta egun erdiko irteera izango da. Izena emateko azken eguna ostegunean izango da, urriak 17, 665 73 14 64 telefonora deituta.

Villabonako Aizkardi mendizale elkartearen Ttonttorrez Ttonttor sailak igandean (iralak 29) egingo du haurrei zuzendutako lehen irteera. Belabietara izango da irteera, Villabona-Komizar-Belabieta-Amasa-Villabona ibilbidea eginez. Egun erdiko irteera izango da, 09:00etan Olaederra kiroldegitik abiatuta.

RSS - kirola-era harpidetu