Skip to main content

Euskaber, euskal arrautza berezien tailerra

Lehen Hezkuntza 4.mailakoak, Euskaber, Euskal Arrautza Bereziak-en tailerrean ikasten

2023/03/10
Irudia
euskaber

Euskaber tailerrean parte hartzen aritu dira ZUBIMUSU Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak. Bizimodu libre, natural eta konprometitua izanaz harro dagoen baserritar talde bat izeneko tailerrean hartu dute parte eta oso aberasgarria izan da.

Arrautzak dituzten kodeak aztertu eta gero, bideo bat ikusi dute, oiloak aske ibiltzeak dituen onuren inguruan.

Ondoren, bakoitzak bere  arrautza kaxa margotu du, arrautza dozena erdi bat etxera eramateko.

A ze oparia! Bertan ere,  arrautza poxatua jan dute,  gatza, olio, oliba gordina eta pipermin pixka batekin.

Mila esker Euskaber, Euskal Arrautza Bereziak

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako jaia_egitaraua
2024-05-14
Urtero legez, badator Zubimusu Ikastolaren egun handia! Hona hemen egitaraua.
Irudia
IrriSarri Land_LH6
2024-05-14
Joan zen astean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bi egun zoragarri pasa zituzten IrriSarri Land-en. Ikastolako errutinatik urrun, aire zabalean jarduera mordoa egin zuten, bizikidetza eta laguntasuna indartuz.
Irudia
HH Amasan.jpg
2024-05-09
Eguraldi ona aprobetxatuz, Villabona eta Zizurkilgo HH3, 4 eta 5 urtekoak Amasan dabiltza egun pasa. Ttipi-ttapa, errekako bidean hamaiketakoa egin ondoren, Amasara igo dira kantu eta jolas artean.