Skip to main content

Errigorarekin elkarlana bai gozagarri eta zaporetxua!!

2023/06/08
Irudia
Jantokiak eta ekoizleak elkarrekin

Errigorako produktuak erabiltzen ditugun jangelok eta Errigorako produktu ekoizleak ekitaldia egin berri dugu  egitasmoaren berri emateko.

ERRIGORA udazkenean eta udaberrian egiten diren kanpainatan plazaratzen da nagusiki eta momentu bi horietan helarazten ditu Euskal Herriko etxe eta despentsatara Nafarroa erdi eta hegoaldeko nekazal produktuak. Elikadura burujabetza, euskara eta auzolana sustatzea helburu beti ere.ZUBIMUSU Ikastola ere egitasmo honen parte da eta gure jangeletan Errigorako arroza, olioa, piperrak… eskaintzen ditugu. Dagoeneko 7 ekoizle eta 20 jantoki ari gara elkarlanean.

Urtean behingo kanpainez gain, jantokien dinamikan harreman iraunkor eta egituratuak sortzen ari gara euskal lurraldeen artean, bertako produktuen ekoizpena sustatzen ari gara modu planifikatuan, euskara sustatzen ari gara ekoizleen artean eta kontsumo ohituretan (Errigora Balioak berme ziurtagiria dute jantokietarako produktu guztiek) eta taldean arituz bai ekoizleen aldean eta bai jantokien aldean eta denak aldi berean auzolana elikatzen eta asmatzen ari gara.Errigora gehiago ezagutu nahi duzu? Begiratu ondoko bideoak:

Jantokien spota: https://www.youtube.com/watch?v=NMHVKHNmQtc

Jantokien azalpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=-MYXuhSVHSk

Azken albisteak

Irudia
Agenda 2030
2024-05-16
EA 2030 barruan, ikasleek diseinatutako ekintza-plana gauzatu da aste honetan, herritarrak energiaren erabilera jasangarriaz kontzientziatzeko helburuarekin.
Irudia
Ikastolako jaia_egitaraua
2024-05-14
Urtero legez, badator Zubimusu Ikastolaren egun handia! Hona hemen egitaraua.
Irudia
IrriSarri Land_LH6
2024-05-14
Joan zen astean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bi egun zoragarri pasa zituzten IrriSarri Land-en. Ikastolako errutinatik urrun, aire zabalean jarduera mordoa egin zuten, bizikidetza eta laguntasuna indartuz.