Skip to main content

Ibilian, Ttipi-Ttapa programa, herriko adinekoekin harremanak sendotzen

2024/03/01
Irudia
Ibilian

Amasa Villabonako udalak sustatutako ekimen honetan, gure ikastolako DBH 3. eta 4. mailakoek hileroko maiztasunarekin boluntario gisa parte hartzen dute. Helburua, komunitate giroa sendotzeaz gain, belaunaldi ezberdinak elkarrekin harremantzea eta elkarrengandik ikastea da.

Aste honetan DBH 3. mailako ikasleen txanda izan da. Adinekoekin batera ordu beteko iraupena duen ibilaldia burutu dute herrian zehar. Ibilaldia amaitu ondoren, parte hartzaile guztiek salda beroaz gozatzeko aukera izan dute Zentroa tabernan.

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako jaia_egitaraua
2024-05-14
Urtero legez, badator Zubimusu Ikastolaren egun handia! Hona hemen egitaraua.
Irudia
IrriSarri Land_LH6
2024-05-14
Joan zen astean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bi egun zoragarri pasa zituzten IrriSarri Land-en. Ikastolako errutinatik urrun, aire zabalean jarduera mordoa egin zuten, bizikidetza eta laguntasuna indartuz.
Irudia
HH Amasan.jpg
2024-05-09
Eguraldi ona aprobetxatuz, Villabona eta Zizurkilgo HH3, 4 eta 5 urtekoak Amasan dabiltza egun pasa. Ttipi-ttapa, errekako bidean hamaiketakoa egin ondoren, Amasara igo dira kantu eta jolas artean.