Euskal Herriko hainbat ikastolek ezagutu dute HHko gure proiektu pedagogikoa

Aste honetan Euskal Herriko 17 ikastoletako ordezkariak izan ditugu bisitan, Zubimusu Ikastolan, Haur Hezkuntzan ezarrita dugun eredu pedagogikoa ezagutzeko asmoz. 2ZIA da gure proiektua, 0-16 urte bitartean jarraipena eta koherentzia metodologikoa bermatzen duen proiektua, alegia. Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du haurraren garapenean, oinarriak garai horretan finkatzen dielako. Zubimusun Ikastolan pertsona, haurra, ulertzeko ta begiratzeko modu jakin bat abiapuntutzat duen eredu berritzailea dugu, umeak berezkoak dituen gaitasunak garatzeko aukera ematen duena, haurra erdigunean jarriz.