• Gurasoak
  • Ikasleak
  • Irakasleak
2020.10.21

Herriko hainbat txokotan
paisaia da ederra
ta izan dugu gaurkoan
gozatzeko aukera
aldapan gora-behera
ibili ostean
badugu zer kontatu
laguntxo artean

Ikusi argazkiak

 

2020.10.21

Bizipen eta ikaskuntza ugari eskaintzen dizkigu naturak. Liburu paregabea da bizitza bera ulertzeko. Ikusi argazkiak.

2020.10.21

TANTA elkartasun txartelak eskuratzearen truke iragarrita zegoen 60.000 euroren zozketa gaur egin da, urriaren 21ean. Andres Urrutia notario jaunaren aurrean egin da zozketa, eta hauxe izan da zenbaki saritua: 043.939. Zenbaki sarituaren onuraduna agertuko ez balitz, ordezko beste zenbaki bat ere atera da. Ordezko zenbaki hori hauxe da 017.203. Zenbaki sarituta duen TANTA txartela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren bitartez saldu zen, eta ordezko zenbakiaren txartela, berriz, Gasteizko Armentia ikastolaren bitartez. JARRAITU IRAKURTZEN.

2020.10.15

2020-2021 ikasturterako Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen ikasketetarako diru laguntzak edo bekak eskatzeko epea irekita dago. Eskariak aurkezteko azken eguna azaroak 9, astelehena, izango da. Jarraitu irakurtzen.