Nor gara

IKASTOLA GARA, EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK ELKARTEKO KIDE

  • 106 ikastola eta 51.365 ikasle elkarrekin.
  • Euskal Curriculum proiektuaren sortzailea.
  • Pedagogian aurrerakoiak.
  • Euskaraz eta Euskal Herrian egindako ikasmaterialak sortzen erreferentzia eta aitzindariak.
  • Ikastola guztion behar bereziei erantzuten dion Elkartasun Ikastolak erakundeko kide.

Euskal Herriko Ikastolen bost jaialdi erraldoien antolatzaile: Kilometroak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskara.

KOOPERATIBA INTEGRALA ETA PARTE-HARTZAILEA GARA

  • Herritik sortua eta herriarentzat lanean, irabazi asmorik gabeko Herri Onurako Erakundea izendatua.
  • Kooperatiba ereduan oinarritutako hezkuntza komunitatea, guraso, ikasle, laguntzaile eta langileen parte hartze zuzenarekin.
  • Guraso eta langileen etengabeko prestakuntza.
  • Langile talde egonkorra, proiektuarekin identifikatuta.
  • Erkide Irakaskuntza Kooperatiba

IKASTOLAREN MISIOA ETA BISIOA

Zubimusu Ikastola gizarte ekimenez sortutako hezkuntza kooperatiba da, zerbitzu publikoa eskaintzen duena, irabazi asmorik gabekoa eta herri onurako erakunde izendatua.

Ikaslea ikastolako ardatza izanik, giza balioetan oinarrituta, herria hobetuko duen pertsona euskalduna, kritikoa, kooperatiboa, ekintzailea eta sortzailea hezi nahi dugu.

Xede hori lortzeko ikastolako partaide guztien elkarlanean oinarritu behar gara.

Gure bisioa kontutan izanik, bost ildotan oinarrrituko ditugu datozen urteetako ekintzak.

Etorkizuna: Euren seme-alabentzako ikastola aukeratzen duten herritar orori erantzuna eman.

  • Matrikulazioa: ikastolako etorkizuna ziurtatzeko estrategia eta baliabide ezberdinak sortu eta garatzea matrikulazioa gehitzeko helburuz.
  • Obrak: guztiak gustura sentiaraziko gaituen ikastola gure helburua izanik, proiektu arkitektonikoa pedagogikoaren zerbitzura jarri.

Berrikuntza: Gaur egungo gizartearen beharrei erantzuteko eta XXl. mendeko ikastola eredua irudikatzeko jarrera berritzaile eta ekintzailea izan.

Euskara eta euskal kultura: Euskararen erreferente izan nahi dugu , horretarako euskaraz bizitzera konprometitzen gara eta euskal kulturaren igorle eta bultzatzaile izatera.

Ikaslea: Ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren ardatza izanik eta bizitzarako eremu guztietan (pertsonala, soziala, emozionala, akademikoa  eta laborala) prestatua egon dadin behar diren baliabideak jarri. Euskal ikasle buru-askeak, kooperatiboak, kritikoak, ekintzaileak, sortzaileak eta eleanitzak izatea dugu helburu, beren burua eta ingurua ezagutzeko eta bizitzan zehar izango dituen erronkei eta arazoei irtenbide egokiak topatzeko.

Familia: Ikaslearen heziketa prozesua familiekin bidelagun izan eta familiaren partaidetza, inplikazioa eta izaera kooperatiboa indartu.

Pertsona: Ikastolak planteatzen dituen erronka eta aldaketei aurre egiteko irakasleri formatu eta egonkorra izan. Aldi berean, ikastolarako zein herrirako konpromisoa eta atxikimendua bultzatu.

Herria: Herritarrok, herritik eta herriarentzat sortutako eta zuzendutako proiektua da gurea. Bailarako ekintzetan eragile eta parte hartze aktiboa izatea dugu helburu. Ikastolaren  izaera eredua eta egiten duguna komunitateari eta herriari zabaldu.