Skip to main content

Memoria, bizikidetza eta bakearen inguruan hausnartu dute ikastolako gazteek

Memoria, bizikidetza eta bakearen inguruan hausnartu dute Ikastolako gazteek

2022/11/08
Irudia
2022 gazte hausnarketa

Amasa-Villabonan Memoria, Bizikidetza eta Bakearen inguruan hausartzen ari gara eta jardunaldien baitan, herriko gazteekin lanketa berezi bat bultzatzen ari gara. ZUBIMUSU Ikastolak ere bere aletxoa jarri nahi izan du gaiak duen garrantziaz jabetuta. Horregatik, ikastolako gazteak gure herriaren historiaren inguruan hausnartzen aritu dira azken egunetan eta oso aberasgarria izaten ari da ariketa. 

Gainera, argazki emanaldi batekin Euskal Herriko historiako pasarteak ezagutu dituzte. Ander Gillenea argazkilariaren Gure historiako pasarteak (1990-2018) argazki emanaldia ikusi eta gero, gaiaren inguruan solasean aritzeko aukera izan dute. 

Ahaztu gabe nondik gatozen, aurrera egiteko garaia da eta etorkizuneko gazteak horren inguruan heztea ezinbestekoa da. 

Ikusi egun hauetarako antolatutako egitarau zabala: 

Irudia

Azken albisteak

Irudia
HH Amasan.jpg
2024-05-09
Eguraldi ona aprobetxatuz, Villabona eta Zizurkilgo HH3, 4 eta 5 urtekoak Amasan dabiltza egun pasa. Ttipi-ttapa, errekako bidean hamaiketakoa egin ondoren, Amasara igo dira kantu eta jolas artean.
Irudia
EA2030
2024-05-08
Gaur goizean, Amasa-Villabonako ikastetxeetako ikasleek, EA2030 egitasmoaren baitan, herritarren artean energiaren erabileraren inguruko kontzientzia sortzeko helburuarekin antolatu dituzten ekintzen berri eman dute.
Irudia
otordua
2024-05-08
Haur eskolan garrantzia handia ematen diogu talde txikian eta autonomoki jateari, honek hainbat onura ekartzen baitizkio haurraren garapen integralari.