Skip to main content

Patata landatzen

2024/03/15
Irudia
Patatak landatzen

Atzokoan, Mahi Mahi-koen eskutik, LH 3.mailako ikasleek jangelako elikagaiak nondik datozen aztertzeko aukera izan zuten. Hain zuzen ere, patataren historiari buruzko saioaz gozatzeko aukera izan zuten: nondik datorren, noiz hasi ginen elikagai gisa erabiltzen...  5 patata mota aztertu zituzten, hauen ezaugarriak eta nola desberdindu ere ikasi zuten. Patataren erabilera ezberdinak ere aztertu zituzten, badakizue badirela patataz eginiko oihalak? Harrigarria! Patataz eginiko platerak ere ikusi zituzten: patata tortila, ilarrak patatekin, patata minak, poltsako patatak...

Saioa amaitzeko, baratzera jaitsi ziren eta bertan ezagututako bost patata motak landatu zituzten denen artean. Ea ekainerako patata uzta ederra biltzen dugun!!!

 

Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

Irudia
HH Amasan.jpg
2024-05-09
Eguraldi ona aprobetxatuz, Villabona eta Zizurkilgo HH3, 4 eta 5 urtekoak Amasan dabiltza egun pasa. Ttipi-ttapa, errekako bidean hamaiketakoa egin ondoren, Amasara igo dira kantu eta jolas artean.
Irudia
EA2030
2024-05-08
Gaur goizean, Amasa-Villabonako ikastetxeetako ikasleek, EA2030 egitasmoaren baitan, herritarren artean energiaren erabileraren inguruko kontzientzia sortzeko helburuarekin antolatu dituzten ekintzen berri eman dute.
Irudia
otordua
2024-05-08
Haur eskolan garrantzia handia ematen diogu talde txikian eta autonomoki jateari, honek hainbat onura ekartzen baitizkio haurraren garapen integralari.